

|
NARCISOAREN
ISPILUAK Izenpetzen
dudan hau ez naiz mitologia greko zalea (denak, gainera, figuratibismo
milikakoak direnak, eta Elorza ez zen sekula pasa artista gazteen
garai horretatik abstraktu zimelduezinak diren bere
transparientzietara iristeko); halaz ere, ikonoklasten antzera, hautsi
dezakegu grekoerromatar irudigintza guztia, munduari adieraziz
Narcisoren ispiluak denak askotarikoak zirela, eta sekulan ez zela
bere buruaz maitemindu, uretaz baizik, ulertu zuenean norbera inoiz ez
dela laku berean begiesten. Onartu
zuen Elorzak, Altzolan, iturbegi xuxurlari galanta den eta lan egiten
duen paraje horretan, bere obra lehenbiziz erakutsi zidanean, bere
pinturak maila handi batean uretakotzat dituela, sabaileihotzat, non,
Nemo kapitain batek amuarrainak eta marmokak baino ikusiko ez
lituzkeen, baina artista batek, izaki irudikor batek bestelako
dimentsioak aurkituko lizkiokeen. Askotan
gertatu izan zait koadro bat (bere dimentsioak bastidorera mugatzen ez
dituen zerbait konbentzionala dena) infinitu fantasiosora zabaltzen
den leiho batekin alderatzea. Elorzarekin murgilduta aurkitu nintzen,
eta ez ezazue pentsa hori erraz a denik. Zeharo anfibiotzat antzeman
nuen neure burua. Jakin nuen Deba Beheko artista honek bereizten zuela,
humorearen arabera, isurkortasun transluzido samurra, ia igerilekukoa,
galerna fauvistetatik, dei diezaiegun «jevi» azken hauek. Azken
finean, lausodura bat beti ere uretan etengabe ihardutea da,
potinezkoa nahiz onirikoa izan. Elorzak lortu du (berak jakingo du
nola, jakitera ematen ez badu ere) lausodurak egitea «carca» edo
atzerakoiek satanizatu duten akrilikoaz. Aitzitik, eta Berpizkunde
garaiarekin harremanik ezgaltzeagatik (artean, beti, berpizten ari
fiara) berak egin ohi ditu bere mihiseak eta bastidoreak eta egindura
-zeroi zaharraren larrua- prestatzen die, ukimen aratzegia galerazteko. Sanz
Enea erakusgelan sartzean, denek pentsatuko dute hau sikodeliarako
itzulera dela: baina, kontuz begiaz, enganaitu egingo du eta. Hemen ez
dago ez revival ez eta remakerik. Bakarrik gertatzen da batek
arrainaren oroimen harrigarrian gordetzen dituela irudiak, hain zuzen
ere, beren gehiegizko geometrismoagatik, Bauhaus disziplina tu b a
tetiko beren menpekotsuna arraroagatik, eta beren beatle‑rolling
soinu‑bandagatik huts egin zuten irudiak. Eta, hara nondik, niri
Jose Ramon Elorzak belarria alga batean jarrarazten dit eta Debussy (bere
garaian ere acid bat, baina gogorrenetakoa izan zena) entzutarazten
dit. Elorzaren mihisetan aurkitu dudan hoberena zera da: horietan
murgildu egiten zarela, eta bertatik ateratzea zaila dela. Rafael
Castellano
|