Gizon batek mundua marrazteko zeregina hartzen du. Urtea joan urtea etorri, herrialde, erreinu, mendi, badia, ontzi, uharte, arrain, gela, tresna, izar, zaldi eta pertsona irudiez betetzen du espazioa. Hil aurretik, lerroen labirintu eramankor hori bere aurpegiaren irudia dela ohartzen da.

 

 

Jorge Luis Borges